
Etxeberria, dominarekin
Azeri Elkarteko kirolari den Mirene Etxeberria hondarribiarrak, zilarrezko bi domina lortu zituen asteburuan Arku Tiraketan, Turkiako Mersin hirian egiten ari diren Mediterraneoko Jokoetan.
Lehen aldia da euskal jaurtitzaile batek halako balentria gauzatzen duela eta, gainera, lehen aldia da ere Gipuzkoako Txapeldun gaztea nazioarteko txapelketa handi batean lehiatzen dela. Igandean taldeka lortu zuen zilarra hondarribiarrak eta atzo, astelehenarekin, banakako finalera sailkatu eta podioko bigarren koskara igo zen Mirene Etxeberria.