Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ibai Labaien: Zuloaga Etxea eraberritzeari buruz

admin
Bidasoa
2013/06/25
Alde zaharra dotoretzen duen eraikin berezia den Zuloaga Etxea aski ezaguna da hondarribiarren artean; 1980 hamarkadan erosi ondoren, udalak bertan kokatu zuen hiriko Artxibategi Historiko baliotsua eta beheko solairua gune erabilera anitzeko moduan baliatu izan zen gaur arte. Geroago, Udal Liburutegia goiko solairuetan instalatu zen. Milaka ekimen gauzatzeko areto erreferente nagusia izan da herri-bizitzaren bilakaeran hondarribiontzat: bilerak, hitzaldiak, aurkezpenak edo prentsaurrekoak, antzerkiak, erakusketak, ezkontzak, etabar, eta hainbat ekitaldiren babeslekua izan dugu Zuloaga Etxea azken hogeita hamar urteotan. Erabiltzaile ugari dituen Udal Liburutegiaren beharrei erantzuteko, eta Udal Artxibategia Kultur Etxera eraman ondoren, gaur egun eraikinaren berrantolatze eta eraberritze proiektua adostu beharra dago. Liburutegirako erabilgarria zen 416 metro koadroko azaleratik 1.204 metro koadroko azalerara pasatuko dela aurreikusten da, hau da gaurkoa baino hiru bider handiagoa izatera. Beharrezko asmo honekin erabat ados baldin badago ere, EH BILDU Udal Taldeak salatu nahi izan du prozesu honetan EAJ Gobernu taldeak ez duela eremu horretan lehen herritarrontzat hain baliagarria zen erabilera anitzerako gela aurreikusi. Hori dela-eta hainbat hirigintza batzorde bilera egin ditugu, eta azkenekoan Alkatearekin akordio batera iritsi gara: Zuloaga Etxeko obretarako Baldintza plegua argitaratu aurretik, proiektu berri bat aurkezteko konpromisoa hartu du; proiektu horretan jasoko dira batzordean egindako eskaerak, gela kontserbatzeari eta gelaren ezaugarriei begira. Areto hori oso garrantzitsua da, izan ere hirian dauden beste aretoek ezin dute Zuloaga Etxeko erabilgarritasuna bete, lehendabizi tamaina aldetik (60 metro koadro inguru), ekipamendu aldetik, eta baita ere ordutegi aldetik: Arma Plaza museoko 3. solairuak, edo Kultur Etxeko areto nagusiak, edo udaletxeko areto nagusiak ezin dute gaurko gunearen erraztasuna, hurbiltasuna eta ordutegiaren zabaltasunari ordezkorik eman. Halere, egin den proiektuak bideragarritasuna ez duela bermatzen ohartarazi nahi dugu : – Hirukoiztu egingo den azalera erabilgarri berria izango duenez, zer nolako pertsonal antolakuntza izango den ez da agertzen eta langileen kopurua handitzekoari buruz aipamenik ez dago proiektuan: gaur egun bertan alor honetan diharduten bi langileak eskas geratuko direla eremu berriko erabiltzeei zerbitzua emateko nabari da. Inolako soluziorik ez zaio ematen arazo honi. horrenbeste milioi inbertitu eta gero zerbitzaririk ez bada, alferrik izan daitekeela iruditzen zaigu. Ibai Labaien, Hondarribiko Bilduren Udal Taldearen izenean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.