Madalenetako koadrilen eguneko txartelak salgai daude

Madalenak hurbiltzen doazen heinean deialdiak ugarituz doaz, eta dagoeneko txartelak eros daitezke Koadrilen Egunean parte hartzeko. Uztailaren 7ra arte egongo dira salgai Sindikato eta Arkaitza tabernetan. Horrekin batera, kamisetarako izena eta neurria utzi beharko dira, gero jasotzera joateko. Iazko kamisetaren neurriak izango direla jakinarazi dute. Aurten gainera, postre lehiaketa izango dela gaineratu dute, eta izena emateko toki berera zuzendu beharko dela.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.