'Arrantzaleak' liburua idatzi eta ilustratu du Constantino Virtok

Arma Plaza Fundazioak Constantino Virto hondarribiarraren Arrantzaleak liburua argitaratu du, udalaren eta Done Pedro Itsasgizonen Kofradiaren babesarekin. Ostiralean aurkeztuko dute, udaletxeko areto nagusian, 19:00etan. Arrantzale familia ardatz hartuta, joan den mendeko 40-50 hamarkadetako bajurako arrantzaren historia lantzen du idazleak, herriko bizitzan zuen eragin handia nabarmenduz.

Liburu mardula da Arrantzaleak, atzean dokumetazio lan handia duena eta Virtok berak lumaxkaz egindako dozenaka marrazki jasotzen dituena. Marrazki horiek eta erabilitako hizkuntza errazak, erabat pedagogikoa bihurtzen dute lana, argibide oharrez lagunduta dagoelarik. Arma Plazatik azaldu dutenez, “ez du arrantza zentzu hertsian jorratzen, eta bere ikerketaren protagonista den arrantzaleak duen problematikarekin eta bere bizitzaren, etxearen, osasunaren, eta bestelako alderdiak erakusten dizkigu”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.