Añarberi buruzko erakusketa inauguratuko dute gaur

Añarbe baso erreserba izendatzeko kanpainaren barruan, horri buruzko erakusketa bat inauguratuko dute, gaur, Xenpelar Etxean. Larunbatera arte ikus ahal izango dira argazkiak, mapak, fitxak… eta baita bertako biodibertsitatea ezagutu ere. Aretoa arratsaldez bakarrik dago zabalik, 17:30etik 20:30era. Erakusketa antolatu duten Añarbe 1000 eta Eguzki talde ekologistak hainbat ataletan antolatu dutela azaldu dute: argazkilaritza, biodibertsitatea, Añarbe baso erreserba izateko erakunde mailan eman diren urratsen kronologia, Kiko Alvarez biologoak Añarberi buruz egindako lanaren fitxa esanguratsuak, erreserbaren mugaren mapak eta bestelako materialak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.