Partida gogorra izan da, baina Oiartzun Kirol Elkarteko neskek Euskal Kopako txapeldunak izatea lortu dute. Lehenengo Mailan dagoen Reala izan dute kontrario eta faborito bazen ere, oiartzuarrek 3-2 irabazi diete.Lehenengo zatian bi gol markatu dituzte oiartzuarrek, lehenengoa Alaznek sartu du eta bigarrena Oihanak. Bigarren zatian tentsio uneak bizitu dira. Oiartzuarrek hirugarren gola sartzea lortu dute (Anek sartu du gola), baina Realak denbora gutxian bi gol sartu dizkio Oiartzuni. Azkenean, kostata baina, arbitroak azken txistuak jo ditu.
Eromena eta poza lehertu dira orduan. Oiartzungo afizioak ez gu hutsik egin eta bertan izan dira oiartzuarrei animoak ematen.
OKE Eguna
Madalensoron dute orain Oiartzun Kirol Elkarteko kide guztiek jaia. Bazkaria, omenduak… eta jai giroa izango da nagusi gaur.