Lau lagun atxilotu dituzte, enpresa bateko kableak lapurtzea leporatuta
Ertzaintzak 16, 26, 27 eta 29 urteko lau lagun atxilotu dituzte ustez enpresa bateko kableak lapurtzeagatik. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ertzainek Lintzirin industria poligonoko enpresa bateko leihoa hautsita ikusi zuten atzo eta barruan jendea ikusi zuen.Iturri beraren arabera, ustezko lapurrak zerra bat zuen eskuan eta beste hiru lagun inguruan zituen. “Polizia ikusita korrika alde egin zuten, baina berehala harrapatu zituzten”, azaldu du Segurtasun Sailak.