Alde Zaharra eta Portuan bisita gidatuak egingo dituzte doan
Gaur eta bihar, 12:00etatik aurrera, bisita gidatuak egingo dituzte Hondarribiko Alde Zaharra eta Portuan, Arma Plaza Fundazioak antolatuta. Bisita gidatu horiek doan izango dira.
Euskal Kostaldeko Museoaren Egunaren barruko ekintza da; izan ere, Euskal Kostaldearen Turismo Plan Zuzentzailaren haritik, sare bat osatu da 43 kiderekin, eta Arma Plaza Interpretazio Gunea ere hor barruan dago.
“Lantalde horrek Bizkaia eta Gipuzkoako kostaldeko kultura ekipamendu guztien lankidetzarako gune izan nahi du, eta museoak, interpretazio zentroak eta eskuragarri dauden bestelako baliabideak elkartu nahi ditu, euskal kostaldean barrena betarako eskaintza turistikoa osatzeko asmoarekin”, azaldu du Hondarribiko Udalak.
Kultura eskaintza ere egin nahi du sare horrek, eta era berean, turismoa sustatu, “itsas ondarean arreta berezia jarriz”
Fidelizazio txartelak
Horrekin batera, fidelizazio txartelak egin dituzte, “beste museoetan sartzeko beherapenekin”.