Erroldatik aparte beste irizpide batzuk zehaztu ditu udalak etxebizitza gainordainerako

Erroldaren ohiko etxebizitzaren gaineko presuntzioa hausteko, udalak beste irizpide orokor batzuk zehaztu ditu Ondasun Higiezinaren gaineko Zergaren gainordaina ezartzerako garaian. Hala, uztailaren 1era arte egingo ditu udalak errekarguak, eta hortik aurrera horren erreklamazioak aurkezteko aukera izango da hilabeteko epean. Errekurtsoa aurkezteak kobratze prozesua ez duela geldiarazten zehaztu du udalak. Orain arte, ohikoa etxebizitza zela frogatzeko udalak errolda hartzen zuen kontuan, baina orain, beste bi arlo hartuko ditu kontuan. Hala, etxebizitza alokatua dagoela justifikatzeko, alokairu kontratuaren kopia aurkeztu beharko da, baita sei hileko (2012 abuztua-2013 urtarrila) argi, gas edota telefono kontsumoak ere. Ohiko bizilekua dela justifikatzeko gauza bere: ordainagiri berak aurkeztu beharko dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.