Alebinen futbol partidak izango dira Beraungo zelaian

Beti Onak antolatuta, Alebin mailako III. Miguel Jaurrieta txapelketa jokatuko dute bihar eta etzi Beraungo futbol zelaian. Gipuzkoako bederatzi taldek parte hartuko dute: Errenteria-Oreretako Beti Ona, Orereta Kafe, Donostiako Kostkas eta Internacional Intxaurrondo, Debako Amaikak bat, Irungo Behobia eta Mariño, Lezoko Allerru eta Pasaiako Trintxerpe. Bi mailatan banatuko dituzte taldeak: lehenengo urteko alebinak (2002. urtean jaiotakoak), eta bigarren urtekoak (2001. urtean jaiotakoak). Sailkapen fasea bihar jokatuko dute 09:00etatik 19:00etara, eta finalak, berriz, igandean, 09:00etatik aurrera. Informazio gehiago Beti Onaren webgunean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.