Aiarock elkartasun jaialdia izango da bihar Lakaxita gaztetxean

Kasernarat taldea izango da jaialdian joko duen taldeetako bat

Kasernarat taldea izango da jaialdian joko duen taldeetako bat

Elkartasun jaialdia egingo dute bihar, hilak 22, Irungo Lakaxita gaztetxean: Aiarock. Aitor Perez (Apurtu) eta Nevyanak, Aia haurraren jaiotzean izan dituzten zailtasunei aurre egiteko dirua biltzea izango dute helburu.14:30ean bazkaria izango da gaztetxean bertan eta 17:00etan kontzertuak hasi dira. Aiarock festibalean Apurturekin harremana izan duten hainbat taldek joko dute: Kasernarat (Irun eta Errenteria-Orereta), Arny et les Chachiz (Baiona), Franktura (Hendaia), Malos Tiempos (Donostia), Odio (Errenteria-Orereta) eta Basura (Errenteria-Orereta) taldeak. Bazkariko eta kontzertuko sarrerak (biak barne)  bost euro balio du, eta kontzertura soilik joan nahi duenak borondatea utz dezake.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.