Areto futboleko txapelketa egingo dute uztailaren 16an
Gamon kirol elkarteak antolatuta, areto futboleko txapelketa egingo dute uztailaren 16an, Galtzarabordako kiroldegian. Egun bakarrekoa izango da, eta hamasei talderen artean jokatuko dituzte lehiak, onenen artean finala jokatu arte.
Dagoeneko izena eman daiteke, eta uztailaren 11ra arteko epea dago horretarako. Horretarako, Aker tabernatik pasatu beharko da (Maria Lezo kalea). Talde bakoitzak 50 euro ordaindu behar ditu. Taldeak hamar lagunekoak izan behar dute.
Izena emateko epea bukatu eta hurrengo egunean, uztailaren 12an egingo dute zozketa taldeak eta norgehiagokak aukeratzeko.
Sariak
Txapeldunak trofeoa eta afaria irabaziko ditu Izadi tabernan, eta txapeldunorde eta gol gehien sartzen dituen jokalariak trofeoa.