Sorturen herri batzarra izango da bihar
Bihar, hilak 19, herri batzarra egingo du Oiartzungo Sortuk. Batzarra ikastolako jantokian izango da, 19:30etik 20:45era.Bi puntu izango dituzte hizketagai biharko batzarrean: batetik, gatazkaren konponbideari begirako foro sozialaren hamabi gomendioak, eta bestetik, Gure Esku Dago ekimena.