
Aurkezpenean izan ziren irundarrak
Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko taldea aurkeztu zuten larunbatean Irungo EKTn. Bertan, nazioarteko politikan aditu Txente Rekondok hainbat azalpen eman zituen. Hala, erabakitzeko eskubidearen beharraz, aukeraz eta legitimitateaz hitz egin zuen, eta hori gizarteari jakinarazi behar zaiola nabarmendu, “sektore estrategiko eta ideologia guztietako jendearen partaidetza beharrezkoa da etorkizuneko ibilbide orria eraiki eta lantzeko”.
Gure Esku Dago taldeak Euskal Herriko zonalde guztietara iritsi nahi du, eta horretarako, herri edo eskualde batzordeak eratuko dituzte, “aniztasuna, konfiantza eta dibertsitatea zainduz”.