Txupinak iragarriko ditu ostiralean Fanderiako jaiak. Hiru egunetarako egitaraua prestatu du Erdiko Erreka auzo elkarteak, eta Fanderiako bizilagunek nahiz herriko beste txokoetatik etorritakoek non parte hartu izango dute: pintxo poteoa, patata tortilla lehiaketak, DJak, dantza erakustaldiak, buruhandiak… denetarik izango da, haur, gazte zein helduentzat.
Egitaraua
Ostirala
- 17:30: Haurrentzako merienda.
- 19:00: Txupinazoa.
- 19:00: Buruhandiak, auzoan.
- 19:15: Patata tortilla lehiaketa. Partaide bakoitzak hiru txartel jasoko ditu pintxo poteoan erabiltzeko. Irabazleak bi pertsonentzako afaria lortuko du Iriarte Enea jatetxean.
- 19:30: Pintxo poteoa errotaren plazan. Euro 1en truke patata tortilla edo txorizo egosia eta edaria izango dira.
- 19:30-23:00: Donostia DJak.
- 22:00: Txutxe tartaren zozketa.
Larunbata
- 09:00: Diana, udal txistulari banda eta Errenteria Musikalen eskutik.
- 10:15: Buruhandiak, Gabierrotako Laguntasuna elkartearen eskutik.
- 11:00-12:30: Haurrentzako jolasak, errotaren plazan.
- 12:00: Motoen erakustaldia, errotaren plazan.
- 12:30-14:00: Txikien moto lehiaketa eta patinete lehiaketa. Bakoitzak bere motorra eta bere kaskoa eraman beharko du. Irabazleentzat sariak egongo dira.
- Futbolin txapelketa, Sport kafetegian (igerilekuaren ondoko taberna).
- 17:00: Toka eta bote txapelketa helduentzat, errotaren plazan.
- 17:30-19:00: Txarko eta Txurrika pailazoek Txarko eta Txurrita, altxorraren bila ikuskizuna emango dute, errotaren plazan.
- 21:00: Herri afaria, errotaren plazan. Bakoitzak eraman beharko du bere afaria, eta antolakuntzak, mahaiak eta aulkiak jarriko ditu. Sagardoa probatzeko aukera izango da.
- 21:30: Funky dantzen erakustaldia.
- 22:00: Dantzaldia, Eureka taldearekin.
Igandea
- 09:00: Diana, udal txistulari banda eta Errenteria Musikalen eskutik.
- 10:00-13:30: Haurren pintura lehiaketa. Partaideek pintura eta folioak eman beharko dituzte.
- 11:00: Auzoko hildakoen aldeko meza, Gabierrotako parrokian.
- 11:00-13:00: Maketa erakusketa, Erdiko Erreka elkartean.
- 11:00-13:00: Futbol txapelketaren finalak.
- 12:00: Nando magoaren erakustaldia, Errota plazan.
- 13:30: Jaietan zehar egindako jardueren sariak banatuko dituzte.
- 16:00: Aparraren festa txikientzat, Markolako frontoian.
- 18:00: Nafarroako joak eta mariatxien ikuskizuna, Errota plazan.
- 19:30: Sardina eta saiheski dastatzea, “prezio txikian”.
- 22:00: San Joan Sua, Amulletako danborrek alaituta.
- Ondoren: Zezen suzkoa eta jai amaierako txupinazoa.