Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ainara Gurrutxaga: "Urtetik urtera jarraitzaile gehiago ditu Eztenak"

admin
Bidasoa
2013/06/18
Bukatu berri da Eztena antzerki eta dantza jaialdia Errenteria-Oreretan. Mikelazulo elkarte antolatzaileko Ainara Gurrutxaga (Errenteria-Orereta, 1977) “oso-oso pozik” agertu da Eztenak eman duenarekin. Jaialdiak “zirkuitu ofizialetik kanpo geratzen diren lanen erakustoki” izan nahi duela gogorarazi du Gurrutxagak. Eztena bukatu berri da. Zein irakurketa egiten duzue Mikelazulotik? Mikelazulo kultur elkarteko kideen aldetik, oso-oso pozik bukatu ditugu egun hauek. Batez ere, gure helburua ohikoak ez diren antzezlanak, dantzak, piezak, performanceak ikustea izaten delako, eta horiek programatu ditugulako. Hori da gure nahia jaialdiarekin, zirkuitu ofizialetatik kanpo geratzen diren lan horien erakustoki izatea, eta pozik gaude erakutsi direlako. Beste aldetik, ikusleen aldetik, urtetik urtera jaialdiak gero eta jarraitzaile gehiago dituela nabaritzen ari gara. Aurten inoiz baino egitarau anitzagoa prestatu duzue. Hori al da Eztenak etorkizunari begira daukan helburu nagusia? Beste diziplina batzuetara zabaltzea? Betidanik izan dugu helburu hori. Baina bai, kointziditu du aurten bereziki. Dudarik gabe gure helburuetako bat da apurtzea ditugun eskema horiek: edo dantza da, edo antzerkia da… azkenean ikuskizun asko diziplina batean eta bestean mugitzen dira. Garrantzitsuena dena da sakonean lanak duen fondoa, zer kontatzen duen eta nola kontatzen duen. Eztenaren helburuetako bat zirkulu ofizialetik kanpo dauden lanak argitaratzea dela kontuan izanda, diziplina askotariko lanak horretarako baliatu nahi dituzue? Bai hala da. Normalean estandarretik ateratzen den generoa ohiko erakustokietatik kanpo geratzen da. Adibidez, txotxongilogintza gure inguruan ez da oso ohikoa. Eta da arte bat, pentsa, milaka urtekoa. Ekarri genuen lana, A mano, oso-oso lan berezia zen, eta helduentzat ere guztiz interesgarria. Obra horrek ere apurtzen zuen: ‘zer da haurrentzako antzerkia? zer da helduentzakoa?’ Muga guzti horiek ere hausten zituen. Dantza pieza asko ere beren laburdurarengatik oso zailak dira ikusten antzokietan. Antzokiek dituzte estandar batzuk, izan behar du genero jakina, eta iraun behar du ordubetetik ordu eta erdira. Orduan, laburragoak diren piezak, bakarrik laburrago izateagatik askotan kanpoan geratzen dira. Estandarretik kanpo joateak badauka eragina jendearen harreran? Jendeak nahiago al du estandarra estadarretik kanpo dagoenaren aurrean? Gure pertzepzioa da denerako aukera eduki behar dela, gero ja jendeak aukeratuko du. Aukerarik ez dagoen neurrian jendeak ezin du aukeratu. Nik uste dut askotan sorpresa bezala hartzen dugula. Garrantzitsuena aniztasuna da eta aukera ematea jendeari, gu barne, egiten diren hainbat gauza egiten direla jakinaraztea. Eztena-kide figura atera duzue. Hori izango da Eztena finantzatzeko bidea? Alde batetik, guk nahi duguna da kultur sormenean eta sare horretan ikuslea balorean jartzea. Ez dela kontsumitzaile soila askotan sinetsarazten diguten bezala. Jendeari emailen bitartez eta batzar batzuen bitartez jaialdiaren baino lehen komunikatzen zaio zein asmo dagoen programatzeko, jendearen iritzia jaso… Aurrerantzean gure asmoa da sare bat sortzea, antzerkizale zein dantzazaleena bai Oreretan eta baita inguruan ere; jaialdia egiterakoan edo urtean zehar programazio sendo bat egin nahi bada jendeak ate bat izan dezan bere iritzia emateko. Era berean, alde ekonomikoa ere garrantzitsua da, eta gure filosofia orain arte, behintzat, eta horrela jarraitzen du, autogestio forma berriak bilatzean datza, independentzia lortzeko ere. Ez dadila soilik izan udalak diruz laguntzen duen zerbait, eta gero bat-batean udalak esaten dizu ez dagoela dirurik urte batean eta orduan uzten diozu egiteari. Ez. Izan dadila zerbait ekonomikoki ere sustengatua jende gehiagoren artean Eztena-kide eginez. Orduan, denen artean egindako ahalegin baten emaitza da. Eztena-kidek bi urteko ibilbidea izan du. Nola doa? Oso pozik gaude. Adibidez, jaialdiko sarrera guztiak doan dira, eta horrekin jendea harritu egiten da. Baina gure aukera bat zen. Gero jendeari aipatzen diogunean aukera dagoela jaialdia sustengatzeko, oso pozik sustengatzen du. Uste genuena baino babes gehiago ari gara lortzen, eta urtetik urtera gero eta gehiago nabaritzen dugu gogo gehiago dagoela parte hartzeko eta diruz laguntzeko. Eztena-kide egiteko zer egin behar da? Udaberrian Mikelazulon programazio bat sortu da aurten lehenengoz, Zizt Udaberrian izena duena. Orduan emanaldi horietan eros zitekeen txartela. Gero, baita jaialdian zehar ere, gune guztietan. Hemendik aurrera ere pentsatzen dut Mikelazulon egongo dela aukera erosteko edo bestela beti jartzen dugu email bat ere: bertara idatzi daitekete eta eskatu: eztena1[a bildua]hotmail.com.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.