13. Kasual Friday, ostiral honetan, Irungo Oiasso museoan
Kasual Friday ekimenaren 13. ekitaldia egingo dute ostiralean (hilak 21), 19:00etatik aurrera, Oiasso museoan. Oraingo honetan Helena Golab dantzariak emango du dantza saioa, Iker Martin eta Eric Lenormand saxofoi jotzaileen laguntzarekin. Bitamine Faktoriak antolatzen ditu kultur ostiral horiek, hilero.