Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Sistiaga Enea okupatu zuten gazteak zigortu egin dituzte

admin
Bidasoa
2013/06/17
Sistiaga_Enea_etxea_okupat Lezoko kale Nagusiko Sistiaga Enea etxea okupatu zuten hiru lagunei ezarritako zigorra berretsi egin du behin betiko Lurralde Auzitegiak. Horren arabera 1.200 euroko isuna ordaindu edo bi hilabateko kartzela zigorra (eta bi urteko epean lau hilabeteko aurrekari penalak) bete beharko dute etxea okupatu zuten lagunetako hiruk, usurpazio delitua berretsi baitu auzitegiak. Erabakia salatzeko eta zigortutako lagunei elkartasuna adierazteko larunbaterako elkarretaratze ibiltaria deitu dute Lezon. Gurutze  Santuaren plazatik abiatuko da 11:30ean eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera. 2010. urtean okupatutako etxea 2010. urteko abuztuan etxe gabe eta langabezian ziren hainbat gaztek Gesolnor enpresaren jabetzakoa zen Lezoko Kale Nagusiko Sistiaga Enea etxea okupatu zuten. Gazte horiek adierazi dutenez, “utzita zegoen erabat etxea eta okupatuta, oinarrizkoa den etxebizitzarako eskubidea asetu nahi genuen”. Etxea okupatuta zortzi hilabete konponketak egiten aritu zirela gaineratu dute gazte horiek, epaile batek kaleratzea agindu zuen arte, “gainera gutako hiruri usurpazio delitua leporatu zigun”. Joan den urteko irailean epaitu zituzten gazte horiek, eta errudun zirela ondorioztatu zuen epaileak. Helegite prozesuak zigorra berretsi du orain. Sistiaga Enea okupatu zuten gazteen iritziz, ohiko parametro juridikoetatik kanpo dago epaia: “Urteak eta urteak abandonu arduragabeenean zegoen etxean sartu eta hura konpondu eta bizileku duina bilakatzearen hautuagatik soilik zigortu gaituzte, ezin izan baitute gure aldetik jabearekiko inongo kalterik antzeman, ez eta bizilagun edota herritarrekiko ere. Ezin izan baitute gure erasokortasuna edo indarkeriaren aitzakia baliatu, ez eta inongo agindu judizial desobeditu dugunik aipatu”. Gazteen jarrera eta epaitegien erantzuna “desproportzionatua” salatu dute halaber etxea okupatu zuten gazteek: “Bizi ditugun garaietan ekonomikoki itolarrian gauden gazteoi egoera horretatik irteteko edo beste modu batera bizitzeko sortutako aukeren aurrean, hara non itolarri handiagoko egoeran utzi nahi gaituen gutizi juridiko zitalaK, dirua ala espetxea. Dena etxe huts eta abandonatuei bizia eta zainketa emateagatik”. Lagundu dituzten guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete gazte horiek, eta epaiak epai beraien bizimodua etxe eta lur okupatuetan egiten jarraitzen dutela “zilegitasunez” nabarmendu dute, “gauza bat delako zer egiten diguten, eta bestea zer egiten dugun egiten diguten horrekin”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.