Oraindik izena eman daiteke Urdabururen hurrengo irteerarako

Osteguna da Urdaburu mendizale elkarteak antolatu duten etaparako izena emateko azken eguna. Igandean, hain zuzen, Arratia ingurura joango dira mendizaleak, eta bidean, Olaeta eta Barazar mendiak igoko dituzte. Bost orduko ibilbidea izango da, eta 17,5 kilometro ibili beharko dituzte, 650 metroko maldarekin. Izena emateko nahikoa da Urdabururen bulegotik pasatzea, ostegunean, 20:00etatik 21:30era. Autobusa igandean, 07:00etan aterako da Iztietako autobus geltokitik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.