Finalaren atarian geratu da Errenteria herri artekoan
Ezin izan dio markagailuari buelta eman. Andoain Errenteria baino gehiago izan da herri arteko pala txapelketan, eta Andoain sailkatu da finalerako. Etxean jokatutako bi partidak galdu zituen Errenterian, eta Andoainen beharrezkoa zuen partida guztiak irabaztea. Garaipen bat lortu zuen; ez, ordea, bigarrena.
Eskisabel eta Ruben bikoteak lortu zuen Errenteriak erdietsitako puntu bakarra. Hori bai, gutxigatik 35-34. Bigarren partida, aldiz, galdu egin zuten Yorel eta Beldarrainek Iradi eta Zabalaren kontra: 40-30. Kontuan izan behar da, Beldarrainek min hartu zuela abduktorean, partidako bosgarren tantoan. Abel Pichel zegoen ordezko gisa.
EPLEren arabera, finala “merezita” irabazi du Andoainek, baina joaneko partidan puntu bakarraz galdu zuela eta Beldarrainek min hartuta jokatu zuela kontuan hartuta, zorte gehiagorekin agian finalean izango zela esan du.