Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Euskaldun onaren mandamentuak

admin
Bidasoa
2013/06/17
Abertzaleak gara benetan. Euskal herritarrak, euskal herritar onak. Euskaldunak, euskaldun bikainak. Dinamikoak, aktiboak, eskuzabalak, eta, nola ez, jatorrak. Oso jatorrak. Euskal herritar izateaz harro gaude eta ahal dugun guztietan azaltzen dugu hori. Ia edonon, ia edonori. Harro matrikulatzen ditugu gure seme-alabak D ereduan. Euskaraz hazi daitezen nahi dugu, euskaraz abestu, jolastu, dantzatu, pentsatu eta euskaraz harremandu daitezen. Euskaraz bizi daitezen nahi dugu; «guk ezin izan genuen eta gure txikiek aukera edukitzea nahi dugu», esaten dugu. Hain erraza balitz… Harro joaten gara jaialdietara: euskararen aldekoetara, ikastolen aldekoetara, demokraziaren aldekoetara… Eta manifestazioetara, zer esanik ez! Nork ez ditu gogoko bi urrats jarraian egitea zaila izaten den manifestazio horiek? Eta euririk ez bada gaitzerdi… Gustuko ditugu manifak eta gustuko manifen osteko poteoak. Poteoak aipatuz, ez dago parrandak txosnetan egitea gustuko ez duen euskaldunik; euskaldun onik ez behintzat! Txosnak, gure txosnak. Eta ekitaldiak? Zer nolako ekitaldiak antolatzen diren Euskal Herrian. Dinamikoak, berritzaileak, ileak puntan jartzen dituzten horietakoak. Txalapartariak, dantzariak, bertsolariak, abeslariak, bozeramaileen hitzak eta Eusko gudariak. Eta irrintziak. Eta txistulariak. Gehienez bideo muntaia bat eta agian kataluniarren castellers-a, ekitaldia BECen baldin bada. Originalak gara gero! Horrela nola ez dira ba sortuko topikoak? Ekintzak sinbolo bihurtzeko joera dugu euskal herritarrok. Pasa den larunbatean euskal dantza ikuskizun batean izan nintzen. Ni bai ni euskal herritar ona! Hura zen sinbolo erakustaldia! Ezpatak eta makilak hemendik, igitaiak handik, zapi zuriak dantzan, arku loredunak bideak egiten eta, nola ez, ikurrina izkina batean; dotore, tente. Sinbolo tradizionalekin aski ez eta herritarrok ekintzak tradizio bihurtzen ahalegintzen gara; baita lortu ere! Harrigarria da zenbat euskal dantza amaitzen diren bukaeran «je!» indartsu batekin. Eta are harrigarriagoa zenbat jende egoten den malkoa ezin gorde «je!» entzuten duen bakoitzean. Ikuskizunean zehar geroz eta «je!» gehiago orduan eta emozio gehiago. Eta «je!» hauek geroz eta indartsuagoak izan orduan eta malko gehiago. Ez da gauza askorik behar gu hunkitzeko. Dantza amaierako «je!» hori ohituraz harago sinbolo bihurtu da gure herrian. Eta horrela, beste mila kontu. Beste mila ohitura sinbolo bihurtuta. Geroz eta gehiago dira euskal herritar jatorren mandamenduak, ohiturak eta sinboloak. Ohiturak mantentzea ona da, baina komeni izaten da tradizioa egungoarekin uztartzen jakitea. Sinboloak baliagarriak dira eta badirudi gehiegi erabilita ere ez direla sekula xahutzen. Xahutu ez, baina aspergarri bilaka daitezke. Pentsatu, pentsatu apur bat. Atera betiko moldeetatik eta bilatu ideia ausartak. Ziur beste molde batzuekin ere lortuko dugula euskal herritarrei ileak puntan jartzea. Eta bestela beti izango dugu aukera bukaeran «je!» oihukatzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.