Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Suprefetak baimena kendu dio Hendaiako ikastolari

admin
Bidasoa
2013/06/15
Aitor Renteria, Baiona / BERRIA Hendaiako ikastola berria hartu behar zuen egoitzaren eraikuntza deliberoa bertan behera utzi du Patrick Dallennes Baionako suprefetak. Paxkal Indo Seaskako lehendakariak harriduraz hartu du berria. «Ez dugu oraindik ikusi auzapezari igorri dion gutuna; beraz, ez dakigu zertan oinarritzen den, zuzen, eraikuntza debekatzeko». Bigarren aldiz, Baionako suprefetak agindua eman du eraikuntza hori gelditzeko. Nahiz eta suprefetak borondate ona duela iragarri, hartzen dituen jarrerak ulertezinak direla erran du Seaskak. Azkenean, ikastola egitea lortuko balitz ere, urte batzuetako atzerapena eraginen du suprefetaren erabakiak. Harriduraz hartu du berria Indok. Harriduraz eta haserre. Oraingoan ikasturtea bukatzen ari den unea hautatu du suprefetak debekua emateko. Baina haren agiria ikusi arte Seaskak ez daki zertan oinarritu den. Erran diotenaren arabera, herri lurren erabilpen desegokia omen da estakurua. Suprefetak gutunean dioenez, omen, eraikuntza egiteko hautatu duten orubean etxebizitza sozialak egin beharko lirateke. Hendaiako Herriko Etxeak, aldiz, suprefetaren lehen debekua saihesteko asmoz, gune horretan aisialdi gune bat egitea deliberatu zuen, eta han kokatu zuten ikastola. Suprefetaren aginduaren ondotik, adituek aztertu beharko dute zer egin daitekeen orain, baina auzapezak berak hasieran pentsatzen zuen bigarren egitasmoak Estatuaren oniritzia zuela. Errealitateak erakutsi du ez dela horrela gertatu. Hendaian berean gauzak ez dira sinpleak izan. Battitta Salaberri auzapezaren zerrendako zortzi hautetsik, UMP alderdikoak, ikastolaren aurkako helegitea igorri zioten suprefetari.
Otsailaren 3an egin zuten Hendaian ikastolaren aldeko manifestazioa

Otsailaren 3an egin zuten Hendaian ikastolaren aldeko manifestazioa

Erantzuna prestatu Indok jakinarazi du lehenik suprefetaren arrazoiak irakurri beharko dituztela, eta ondoren Hendaiako auzapezarekin bildu nahi dutela. Hendaiako ikastolako gurasoek ere elkartu beharko dute, eta seguruenik erantzunen bat eman beharko diote, ikastola gisa, Herriko Etxearekin batera, edo Seaska gisa. Aztergai dute. Egutegiak baldintzatutako unean jakinarazi du agindua suprefetak. Lizeoko ikasleek astelehenean hasten dute baxoa, bertzeak etxean dira jadanik. Lehen mailetako ikasleek ere aurki bukatuko dute. Haserrea nagusitu da Hendaiako gurasoen artean, baina sasoi txarra da mobilizatzeko. Alta, opor garaian mobilizazioetara deitu izan du Seaskak lehenago ere.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.