Igogailuak etxeetan jartzeko 30.000 euroko diru laguntza emango du udalak

Irungo Udalak 30.000 euroko diru laguntza emango du etxeetan igogailuak jartzeko. Martxoan itxi zuten eskaera egiteko epea, eta hamahiru jaso zituzten guztira. Baldintza batzuk bete behar dituzte diru laguntza jasoko dutenek. Hala, ezin dute hamar urte baino gehiago eduki, eta hiru solairutik gorakoak izan behar dute. Jasotako kopuruak ezin du obraren %15 baino gehiago gainditu, eta asko jota 6.500 euro emango dizkiote eskaera bakoitzari.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.