Errebote txapelketako final-laurdenak jokatuko dituzte bihar

Euskal Herriko Gazte Mailako errebote txapelketako final-laurdenak jokatuko dituzte bihar. Oiartzungo Txost eta Donibane Lohizuneko Goizeko Izarra ariko dira aurrez aurre. Beheko Plazan izango da partida, 10:30ean hasita.Txosteko pilotari gazteak Euskal Herriko joko garbiko txapelketan ere sartuak daude eta adierazi dutenez “oso txapelketa interesgarria egiten ari dira, partida guztiak irabazi dituzte, gainera”. Pasaka-eskuz txapelketa Oiartzunen Bigarren urtez Pasaka-Eskuz Oiartzungo II. Herri Txapelketa antolatu du Txost-ek. Partidak bihar zortzi hasiko dira (hilaren 23an), Kontzejupean. Igandero izango dira partidak eta bakoitzean lau partida jokatuko dira jarraian, 11:00etan hasita. Final-aurrekoak uztailaren 28an jokatuko dituzte Iturriotzen eta finala abuztuaren 3an. Hamabi bikotek eman dute izena parte hartzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.