Ibilbide zerbitzua berriro martxan

Errenteriako Udalak gogorarazi duenez, Ibilbide zerbitzua erabil daiteke dagoeneko. Zerbitzu hori mugikortasun arazoak dituztenei zuzenduta dago. Hala, etxetik ateratzen laguntzen diete eskalamovil baten bidez. Errenteria-Oreretako biztanleei dago zuzenduta, gurpil aulkia behar dutenei, edota ezintasun iraunkorra edo behin-behinekoa dutenei, edo azken finean, kalera jaisteko zailtasunak dituztenei. Zerbitzua astelehenetik ostiralera eta arratsaldez dago martxan, 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiago Gizarte Zerbitzuetan: 943 44 96 04.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.