Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Gaztaño Galiziatik hurbilago

admin
Bidasoa
2013/06/12
Etzi hasiko dira Errenteria-Oreretako Gaztaño auzoko jaiak. Auzo horretako bizilagunak nahiz baita gainontzeko herritarrak ere zain egon diren jaiak. Urtero herrialde bati egiten diote keinu eta aurten, Galiziaren txanda izango da. Beraz, gaita, queimada eta Galiziarekin lotutako bestelako elementuak jasoko dituzte aurtengo jaiek. Txupinazoarekin inauguratuko dituzte jaiak. Aurretik, ordea, Xalto eta Brinko pailazoen emanaldiarekin primeran pasatzeko aukera izango dute haur zein gurasoek. Txupinazoaren ondoren, berriz, auzoa jai giroan murgilduko da. Gauean, gazteentzako txanda izango da kontzertuekin: Ixuriak (Gaztaño), Basura (Errenteria-Orereta), Sutura (Trintxerpe) eta The Brosas (Galizia) izango dira erritmoa jarriko dutenak. Hurrengo eguneko ekitaldi nagusia krosa izango da, goizean. Aurten bigarrenez egingo dute, eta oraindik parte hartzeko interesa duenak herrikrosa.com webgunean egin dezake. Egunean bertan ere egiteko aukera izango da. Prezioa ez da aldatuko: aurretik edo egunean bertan 9 euro balio du. Ibilbidea iazko bezalakoa izango da, eta 6 kilometro korritu beharko dituzte parte hartzaileek. 10:30ean jarriko dira martxan. Aurtengo berritasun nagusia, haur krosa izango da. Izerdia botata, indarrak hartzeko txanda helduko da afarian. Gaztañoko plazan elkartuko dira horretarako. Entsalada, bakailao tortilla, saiheskia, gazta, intxaurrak, ogia edari eta kopa jasoko dituzte animatzen direnek. Gauean, queimada sorgintzeko aukera izango dute edabe hori probatzen dutenek, ea ondoren, DJ Bullek dantzan jarriko dituzte. Iganderako zaharrenei begira jarri da jai batzordea, eta gazte izandakoen bazkaria antolatu dute. Arratsaldean, Mundutik Gaztañora eta Gaztañotik Mundura ekimena egingo dute; munduko zenbait txokotako musika, dantzak, janariak eta edariak ezagutu eta probatzeko beta. San Juan suarekin bukatuko dira festak hurrengo igandean. Janari eta edariaz lagunduta joango dira ekimen guztiak. Zezensuzkoarekin datorren urtera arte esango diete agur.

Egitaraua

Etzi, ostirala
  • 18:00: Xalto eta Brinko pailazoak.
  • Jarraian: Maritxuren jaitsiera eta txupinazoa.
  • Ondoren: Buruhandiak.
  • Gero: Patata tortilla lehiaketa.
  • 20:00: Iratxo iturria irekiko dute.
  • 23:00: Gaztañorock: Ixuriak, Basura, Sutura eta The Brosas taldeen kontzertua, plazan.
Larunbata
  • 10:30: Gaztañoko II. Krosa eta Haur Krosa.
  • Gero: Poteoa.
  • 16:00: Mus txapelketa, Bukagaitz elkartean.
  • 17:00: Haur jolasak (bainujantzia eramateko gomendatu dute).
  • 21:00: Afaria, Gaztañoko plazan.
  • 23:00: Kontzertuak, gaztetxean.
  • 00:00: Queimada.
  • Ondoren: DJ Bull, plazan.
Igandea
  • 12:00: Toka eta bote txapelketa.
  • 14:00: Gazte izandakoen bazkaria.
  • 18:00: Mundutik Gaztañora eta Gaztañotik mundura.
Igandea 23
  • 18:00: Haur jolasak.
  • Arratsaldean zehar: afari merienda.
  • Iluntzean: Sua piztea, eta San Juan sua.
  • Ondoren: Zezensuzkoa.
   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.