Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Kirol eskaintza euskara hutsean izateko elkarteen laguntza eskatu dute Oarsoaldeko udalek

admin
Bidasoa
2013/06/11
Kirola euskaraz

Kirol jarduera euskara hutsean izan behar dela uste du Perez de San Romanek

Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalek lau herrietako kirol eskaintza osoa euskaraz izateko duten konpromisoa berretsi dute gaur goizean Errenteria-Oreretako udaletxeko biltzar aretoan Oarsoaldeko lau alkateek eginiko agerraldian eta eskualdeko kirol elkarteei eskaera egin diete, euren eskaintza ere euskara hutsean egin dezaten. Anfitrioi lanetan jardun duen Julen Mendoza alkate errenteriarrak “egun Oarsoaldean 12 urte arteko haur eta gazteei zuzenduriko udalen kirol eskaintza guztia euskaraz” egiten dela nabarmendu du eta eskola kirola ere “osoki euskaraz” egiten dela. Lorpen hori, “azken 15 urtean gure kirol eta euskara zerbitzuek ikastetxeekin batera egindako lanari esker” lortu dela gehitu du Mendozak. “Pausu bat gehiago eman nahi dugu eta udalak eta ikastetxeek emandako konpromisoa kirol elkarteekin egin nahi dugu”. Hala, kirol elkarteei eskaera egin diete lau alkateek, eurek antolatzen dituzten 12 urte arteko haurrentzako kirol eskaintza euskara hutsean izatea. Nolanahi ere, eskualdean bi errealitate oso desberdin daudela aitortu zuen Errenteriako alkateak, “Oiartzun eta Lezo errealitate bat dira eta Pasaia eta Errenteria oso bestelako errealitatea gara. Deia bereziki bi herri hauetan zuzenduta dago, Errenterian eta Pasaian”, kirol eskaintza euskaraz izateko bidean aurreratuta daudelako Lezon zein Oiartzunen.
Kirola euskaraz

Lau alkateak goizeko agerraldian

Azken herri horretako, Oiartzungo mandatari Aiora Perez de San Romanek “egun hezkuntza sistemak eskualdeko haur eta gazte guztiek euskaraz jakitea” bermatzen duela azpimarratu du, baina bere hitzen arabera, hori ez da nahikoa: “Euskararen erabateko normalizazioa lortuko badugu, beste alor batzuekiko elkarreragina ezinbestekoa da, osagarritasuna lortze aldera eta, hala, prozesua indartzeko, hezkuntza araututik kanpora ere euskarazko eskaintza behar dute”. Horretarako kirol jarduera euskara hutsean izatea “ezinbestekoa” dela uste du Perez de San Romanek. Udalen baliabideak elkarteen esku 2008an lau udalek hartutako konpromisoaren balioa argi utzi dute gaur goizeko ekitaldian eta kirol arlora zabaltzeko eskaera luzatu dute. “Gonbite berezia egin nahi diegu kirol elkarteei konpromiso horri eutsi eta kirol eskaintza osoa euskaraz izateko urratsak egiten segi dezaten”, esan du Ainhoa Zabalo Lezoko alkateak eta “lan horretan udalen laguntza eta babes osoa izango dutela” jakinarazi du. Hitza hartzen laugarrenak, Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak, falta diren hutsuneak betetzeko unea dela adierazi du: “Lehenik eta behin aitortu behar da eta eskerrak eman behar zaie euskarazko eskaintza egiten duten elkarteei, baina oraindik geratzen diren gabeziak zuzentzeko momentua iritsi da eskaintza % 100ean euskaraz izateko, eta bide horretan kirol elkarteek udalen baliabide guztiak euren esku izango dituzte”. Bukatzeko, gaurko agerraldiaren helburua zein den gogorarazi du Errenteria-Oreretako alkateak, “12 urte arteko kirol eskaintza osoa euskara hutsean izatea eta, horretarako, dudarik gabe elkarteek paper hori bete beharko dute”. Mendozak jakinarazi duenez, LH3tik LH5 ikastetxeetan eskuorriak banatu dituzte, “ikasleek gurasoei emateko”, gurasoek jarduerak euskaraz izatea eskatu dezaten. Eskuorri horiek elkarteei ere banatu zaiela esan du Mendozak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.