Seitik sei, Vilariñok
Beste behin, asteburu biribila izan du Europako Nascar Txapelketan aritzen den Ander Vilariño piloto hondarribiarrak. Oraingo honetan Brands Hatch zirkuituan izan da lehia, zirkuituko hirugarren topaketa, bosgarren eta seigarren lasterketak —meeting bakoitzean bi egiten dira—.
Aurreko lau lasterketak irabazita zituen iazko txapeldunak eta Britainia Handian ere bietan izan da garaile, sailkapen nagusian duen bantaila sendotuz. Gainera, pole position bat lortu du eta bi lasterketetako itzuli azkarrena ere.
Europako Nascar Txapelketako hurrengo lasterketak Toursen egingo dira (Frantzia), uztailaren 6an eta 7an. Zirkuitu obala da Toursekoa, AEBetako Nascar txapelketetakoa bezalakoa.