Pasaiako emakume errepublikazaleak omenduko ditu etzi PSE-EEk

Lucia Querido Pasaiako Elkarte Sozialistak udalerriko emakume errepublikazaleak omenduko ditu etzi. “Francoren diktadura luzean balore errepublikarrak gorde dituztenak omendu nahi ditugu”, adierazi dute sozialistek. Horrela, hitzaldi bat antolatu dute etzi arratsalderako. Rosa Garcia-Orellan Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea ariko da hizketan. Mujer pasaitarra en el siglo XX liburua idatzi du ere. Gainera, bi emakumek euren testigantza azalduko dute. Hitzaldia 19:00etan hasiko da, Trintxerpeko Alkateordetzan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.