Gu Geu egitasmoan 116 lagunek parte hartu dute

Egitasmoko partaide batzuk, agerraldian

Egitasmoko partaide batzuk, agerraldian

Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez trebatzeko Gu Geu egitasmoa landu dute ikasturtean zehar Bidasoan, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren ekimenez. Hala, hizkuntza horietan hobetzeko asmoz taldeak osatu, eta lanean aritu dira bederatzi taldetan banatuta: zazpi frantsesa hobetzeko izan dira, eta beste biak euskarazkoak nahiz gaztelaniazkoak. Antoltzaileek nabarmendu dute hasierako aurreikuspenak gainditu egin dituztela. Lehen ikasturtean partzuergoak Mugi Hadi elkartearen, Mondragon Unibertsitatearen eta Betti Gotti elkartearen laguntza izan du. Bakoitzak bere eremuan jarri ditu baliabideak. Hala, ikasi bakarrik ez. Gozatu ere egin dute bertako partaideek sasoian zehar, aukeratutako hizkuntzan trebatzeko hainbat jarduera egin dituztelako ikasgelatik kanpo. Hilaren 14an bukatuko dira egitasmoaren barruko jarduerak, eta hurrengo ikasturterako talde gehiago espero dituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.