Errenteriako Txepetxa elkartera sartzeko, aldaketak

Errenteria-Oreretako Txepetxa elkarteko zuzendaritza batzordeak jakinarazi du bertara sartzeko hainbat aldaketa izango direla hilaren 15etik (larunbata) aurrera. Hala, elkartearen atea kodifikatuko dute, eta txartelarekin bakarrik sartu ahal izango da bertara; giltzak soilik balioko du kanpoko hesia zabaltzeko. Hortaz, bazkideei eskatu diete elkartera txartelaren bila joateko (10 euro ordaindu behar dira). Astelehenetik ostiralera 19:00etatik 20:00etara egingo diete bazkideei harrera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.