Arraunaren aitzakiarekin, sagardoa eta Handmade Trintxerpen

Arraun taldeko kideak, larunbateko bi ekimenen kartelekin

Arraun taldeko kideak, larunbateko bi ekimenen kartelekin

2013ko sasoian Trintxerpe-Illunbe Arraun Elkarteak izango duen taldea aurkezteko aukera izango da datorren larunbatean Trintxerpen bertan. Baina arraun taldeko kideak ez dira mugatuko bere horretan traineruan ibiliko diren kirolariak aurkeztera. Horrela, larunbat goizean eta arratsaldean Handmade Azoka egingo dute Gudarien Enparantzan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. 12:00etan izango da arraunlarien aurkezpena, eta arratsalderako Sagardo Jaia egingo dute, 18:00etatik 20:00etara. Larunbatean, beraz, aspertzeko aukerarik ez da izango Pasaiako barrutian Trintxerpe-Illunbe Arraun Elkarteak antolatu dituen ekimenei esker.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.