Ezker Anitza-IU: "Hondakiden konponbidea Errenterian denon lana da"
Errenteria-Oreretako Ezker Anitza-IUren arabera, herriko hondakinen gaiaren konponbidea errenteriar guztien lana da. Horren harira, PSE-EEren jarrera gaitzetsi egin du alderdiak herriko etxe guztietan banatu duen eskuorri baten harira: “Atsekabetu gaitu horrek. Etekin elektoralak ateratzeko gaia luzatu nahian dabiltza, eta ez dute akordiorik nahi, ez dute hitzartutako alternatibarik bilatu nahi. Ez da bakarrik hondakinak nola jaso, baizik eta ere pentsatu behar dute zer egingo dugun Errenterian hondakinekin”. Hala, bai PSE-EEri nahiz gainontzeko alderdi politikoei “esertzeko” deia luzatu die Ezker Anitza-IUk, “denen artean, elkarrekin, arazo honi irtenbide egokiena emateko”.
Horrez gain, herritarrek erantzunak behar dituztela uste du alderdiak, hondakinen gaiaren gaineko erantzunak. Eta zentzu horretan goraipatu du herriko hainbat talde eta eragilek gai horrekin egin duten lana, “informazioa biltzen, iritziak jasotzen, haien ikusmoldeak plazaratzen…”.