Euripean egin da Aldatsaren Kakusai Zozketa
Goiz osoan ez du ateri egin Irunen eta giro horretan egin dute Aldatsa Baratza Taldearen Kakusai zozketa. 50 lagun inguru elkartu dira Borda Txiki inguruan, Aldatsak etorkizuneko erronkak burutu ahal izateko antolatu duen zozketaren une erabakiorra ikusteko. Bi sari zozkatu dituzte, Donibane eta Pertz sariak, eta izen bereko zaldiek erabaki dute saridunak zeintzuk izango diren.
Milatik gora txartel saldu dituzte azken asteetan Aldatsakoek eta saldutako txartel kopurua kontuan izanik hainbeste puskatan banatu dute Borda Txiki jatetxearen parean utz dieten lur eremua. Eta bertara sartu dituzte zaldiak, kaka egin zezaten. Pertz urduri sartu da eta bera izan da lehena kaka egiten, 2. lerroan eta 5. zutabean. Donibaneri gehiago kostatu zaio eta bertsolarien saio osoa entzuteko aukera izan du. Azkenik, bere eginbeharra egin du zaldiak eta bigarren sariduna aukeratu du, 6. lerroa eta 45. zutabea duen txartelaren jabea.