Ander Elosegi bosgarren geratu da Europako Txapelketan
Ander Elosegi piraguista irundarra podiotik kanpo geratu da Krakovian (Polonian) egiten ari diren Europako Slalom Txapelketan. Eguraldiak baldintzatu du txapelketa eta, hala, sailkapen probak itzuli bakarrera egin behar izan z¡dituzte eta finalerdirik ez da egin, eta sailkapenetako hamabost onenak finalean lehiatzera pasatu dira —ohikoa da 20 onenek jokatzea finalerdia eta finalera hamar pasatzea—.
Irungo Santiagotarrak Kirol Elkarteko bi piraguistak bidaiatu zuten Poloniara, Ander Elosegi eta Joan Crespo. Joan Crespok ezin izan du K1eko finalean sartu, goizeko sailkapenean 19. tokian geratu baita. Elosegi, aldiz, bosgarren geratu da goizean eta eguerdian jokatu den finalean aritu ahal izan da. Bosgarren geratu da finalean Elosegi, podiotik kanpo.