Hondarribiko bi arrantzontzi atxiki dituzte Baionan, legez kanpoko maniobra batean ari zirelakoan

Euskadi Irratiak jakinarazi duenez, Hondarribikoak dira Baionan atxiki dituzten arrantzontziak. Antxa denez, barku batetik bestera antxoa pasatzen ari zirela harrapatu dituzte. Atxikitako ontzietako patroiak deklaratzen ari dira. Bitartean, Baionako barraren aurrean 40 bat ontzi elkartu dira protestan. Eugenio Elduaien Gipuzkoako Kofradien Federazioko presidenteak aitortu du legez kanpoko maniobra dela hori, baina ezohikoa izan arren orain dela gutxi arte legezkoa zela argudiatu du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.