Xaiaren 13. urteurren festa, ostiralean
Xaia ostatuaren 13. urteurrena ospatzeko sagarnotegi afaria eta kontzertuak izanen dira. Nirvana taldearen moldaketak egiten dituen In Bloom taldeak eta Tikilau bandak (rock dantzagarria) joko dute afariaren ostean. Afarirako izena emateko deitu 0559 20 76 10 telefono zenbakira. Afariaren prezioa: 25 euro.