PSE: "Mankomunitateak presidente sozialista bat eduki behar izan du zabortegia ixteko"
Errenteriako PSE-EE “pozik” agertu da udal gobernu taldeak San Markoko zabortegia ixteko lizentzia eman izanagatik. Hala ere, Bildu zein Ezker Anitzak azken bost urteetan San Markoko Mankomunitatearen presidentetza eduki duten bitartean, San Markoko zabortegia ixteko ez dutela “ezer egin” adierazi du Jose Angel Rodriguez udal taldearen bozeramaileak. Duela hilabete batzuetatik, ordea, Denis Itxaso PSE-EEko kidea dela presidentea gogorarazi du: “Mankomunitateak presidente sozialista bat eduki behar izan du zabortegia ixteko”.
Rodriguezen arabera, mankomunitateak San Marko ixteko bozketa Itxasok proposatuta egin zuen, eta horrez gain, talde sozialistak hainbat udalbatzarretan zabortegia dagoen tokian zelaigune bat egitea proposatu duela esan du.