Ergoien txukuntzeko lanean jarraitzen dute

Udaleko brigadako langileak

Udaleko brigadako langileak

Ergoiengo Auzokalte elkartearen ingurua txukuntzeko lanak auzolanean hasi zituzten eta orain lan horiek osatzeko udaleko brigadako langileak lanean ari dira. Frontoiaren inguruan hesia jartzen ari dira egun hauetan, baita farola eta kutxatila berriak jartzen ere. Heldu den astean dira Ergoiengo festak eta lan horiek ordurako bukatuta egongo direla ziurtatu du udalak. Gero, haur jolasak jarriko dituzte elkartearen parean. Horrekin txukunketa lanekin bukatuko dute.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.