Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ekain Perez, John Berkhout taldeko kidea: "Beste jarrera bat dugu bizitzan eta hori musikan islatu dugu"

http://www.youtube.com/watch?v=VTNXG3Y3sWI

admin
Bidasoa
2013/06/06
John Berkhout taldea

John Berkhout taldea

Bere lehen lana, The Path, aurkeztuko du John Berkhout Oiartzungo taldeak. Intxaurrondoko kultur etxean emango du kontzertua bihar, 21:00etatik aurrera. Bost kidek osatzen dute taldea: Ekain Perezek (ahotsa eta gitarra); Eneko Lusar-ek (gitarra); Mikel Alonsok (baxua); Ander Lizasok (teklatuak, klarinetea eta saxoa) eta Iñigo Goñik (bateria eta perkusioa). Lanaren izen bereko bideoklipa aurkeztu dute aste honetan, ahobizarra kentzeko. Udazkenean euren lehen albuma kaleratuko dute Warner Music-ekin. Ekain Perezek biharko kontzertuaren zein taldearen nondik norakoaz hitz egin du. Intxaurrondoko kultur etxera doana zerekin topatuko da? Oiartzungo lagun talde batekin topatuko da, hamar urte elkarrekin jotzen ari dena. Folk, rock eta hainbat estilo elkartzen dituen talde berri batekin egingo du topo. Hiru kantu entzun ahal izango ditu eta hiru kantu horiek, hain zuzen, udazkenean kaleratuko dugun diskoaren aurrerapen bat dira. Egindako lanarekin gustura gelditu zarete? Bai, bai. Higain estudioan grabatu ditugu kantak Haritz Harreguyrekin, bera teknikari lanetan egon da eta Ruben Caballero, berriz, produktore lanetan. Guk uste emaitza ona lortu dugu eta oraingoz jasotzen ari garen kritikekin ematen du jendeari gustatu zaiola. Nola definituko zenuke John Berkhout taldea? Azken bost urtetan egindako lanaren ondorioz sortu da John Berkohout taldea eta izena bera hitz joko batetik dator. Gure izaera definitzen duen izena da: Oiartzunen ‘joan beharko dut’ esateko ‘jon berko ut’ esaten dugu. Espresio hori izen atzerritar edo anglosaxoi batekin elkartuta pertsonifikazio bat sortu dugu. Gure influentzi musikal atzerritarrak eta gure izaera uztartzen ditu. Miarritzen izango zarete ere Big Festivalen. Besteak beste Neil Youngekin elkarbanatuko duzue kartela. Zer dakar honek zuentzat? Aukera oso on bat jendearengana iristeko eta gure kantak jende gehiagori erakusteko. Azken batean guk musika horretarako egiten dugu, jendeari erakusteko gure musika eta norbaiti zerbait sentiarazteko, barru horretan zerbait mugitzeko. Musika horretarako dela uste dugu. Lehen Instep taldea zineten. Nolatan eman duzue aldaketa hori? Aldaketa natural bat izan da azkenean, ez da espresuki bilatu dugun gauza bat. Urteen poderioz gu ere aldatzen joan gara eta gu aldatzen joan garen heinean gure musika gustuak ere aldatzen joan dira. Lehen metal kutsuko talde bat ginen eta orain lasaitu-edo egin garela esan dezakegu. Beste jarrera bat dugu bizitzan eta hori musikan islatu dugu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.