Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaHirigintzaOrokorra

Auzo bakoitzari dagokion garapena aztertuko dute tailerren bidez

admin
Bidasoa
2013/06/06
Udal Gobernu Taldea eta Enekoitz Markos prozesuko teknikaria

Udal Gobernu Taldea eta Enekoitz Markos prozesuko teknikaria

Gaur Hirigintzako Plan Orokorraren (HPO) parte hartze prozesuaren tailerrak hasiko dira. Ergoien izango da lehen auzoa. Tailer horien bidez, auzo bakoitzari dagokion garapena aztertuko dute, heldu diren 10-15 urteei dagokiona zehatzago esateko. Hurrengo asteetan beste auzoetan izango dira tailerrak.EtorkiZUna, Oiartzun lelopean parte hartze prozesu horretan oiartzuar bakoitzak zeresana duela adierazi nahi du udalak: “Izan ere, Hirigintzako Plan Orokorra behin-behinean dago onartua, hortaz, iradokizunak, proposamenak, alegazioak… txertatzeko aukera badago parte hartze prozesuak iraun bitartean”. Auzo bakoitzean, gainera, tailerrak egingo diren aste horretan, HPOri buruzko erakusketaz gain, Liburu Txuria eskuragai egongo da ekarpen zein proposamenak jasotzeko. Teknikari baten laguntza ere izango du herritarrek. Arau Subsidiarioak bateratzeko beharra Udalak argi utzi nahi du Oiartzunek Hirigintzako Plan Orokorra behar duela: “Orain arte hirigintzako dokumentu ezberdinen (Arau Subsidiarioak deiturikoak) barruan dago antolatua herriaren etorkizuneko garapena eta guztiak bateratzeko beharra dago”. Era berean, Altzibarko eremu bat epaitegiak etenda utzi duela gogoratu du, eta orain arteko hirigintzako dokumentuetan garatu gabeko auzo eta guneak daudela adierazi du; hala nola, Karrika, Ergoien, Gurutze, Urkabe eta Altzibar. Eusko Jaurlaritzaren 2/2006 Lurzoru Legea ere gogora ekarri du udalak. Lege horren arabera, 2014ko irailaren 20rako Hirigintzako Plan Orokorra idatzia, tramitatu eta onartuta eduki behar du udalak. “Beraz, lege aldetik ere beharrizana badago Hirigintzako Plan Orokorra garatzeko”. Sektoreekin egindako bilerak, “positiboak” Joan den hilabetean sektoreekin egin zituzten parte hartze tailerrak: landalurra, emakumeak, elkarteak (kirola eta kultura), hirugarren adina eta gazteak, hurrenez hurren. Horiekin egindako saioak positibotzat baloratu ditu udalak: “Kualitatiboki zein kuantitatiboki”. Guztira 109 herritarrek parte hartu dute eta horiek euren kezkez-eta hitz egin zuten bilera horietan: “Asko hitz egin da, adibidez, kultur etxe baten beharraz, ekipamenduen kokalekuez, gaur egun dauden instalazioak hobeto aprobetxatzeko egin daitekeenaz… Emakumeen saioa “oso emankorra” izan zela nabarmendu du udalak: “Emakumeen ikuspuntua orain arte gutxi jaso den zerbait izan da eta saio aberatsa izan zen”. Elkarteekin egindakoa ere halaxe izan zen eta jendetsuena hirugarren adinekoena izan zela adierazi du. Herriko ikastetxeetako gaztetxoen ikuspuntua ere jasoko du udalak. Horien txanda irailean izango da. Metodologia “freskoa eta erraza” Horrelako bilerak astunak izan ohi direla pentsatzen dute askok, baina udalaren arabera, parte hartze tailerretan erabiltzen ari diren metodologia “freskoa eta erraza” izaten ari da: “Tailerrak biziak eta arinak dira eta ulertzeko moduan azaltzen dira kontzeptuak. Metodologia berria ongi hartu dute parte hartzaileek”. Hori horrela, beldurra kentzeko animatu die udalak herritarrei. “Guztiok gara gure herriaren, auzoaren, inguruaren beharren jakitun eta gure herriarentzako zein etorkizun nahi dugun ere badakigu. Horregatik, auzoetan egingo diren tailerretan parteko gonbita luzatzeko diegu gobernu taldetik herritar guztiei, baita euren ekarpenak egiteko ere”. Auzoetako saioen egutegia Ergoien: Hilaren 6an, Auzokalte elkartean, 19:00etan.Altzibar: Hilaren 12an (asteazkena), eskoletan, 19:00etan. Elizalde: Hilaren 20an (osteguna), udaletxeko areto nagusian, 19:00etan. Gurutze: Hilaren 27an (osteguna), Bizardia elkartean, 20:00etan. Karrika eta Iturriotzen uztaileko lehenengo astean egingo dituzte parte hartze saioak eta Ugaldetxo eta Arraguan uztaileko bigarren astean. Data zehatzak aurrerago jakinaraziko ditu udalak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.