Kamisetan eramango duten Koadrilen Eguneko marrazkia lehiaketa bidez aukeratuko dute aurten herritarrek. Botoa Facebooken eman beharko dute Oreretako Jaiak Bultzatuz orrialdean. Hilaren 15ean jarriko dituzte marrazkiak, eta botoa emateko nahikoa izango da
Atsegin dut botoia klikatzea. Boto gehian dituenak irabaziko du.
Marrazkiak hilaren 14a (ostirala) baino lehen bidali beharko dira
oreretakojaiak[a bildua]yahoo.com helbidera. Errenteria-Orereta, Madalenak edo Koadrilen Egunarekin zerikusia izan beharko du, eta
Oreretako Kuadrilen Eguna 2013 esaldiak lagunduta joan beharko du.
PDF formatuan aurkeztu beharko dira, eta irudia hainbat kapatan banatuta aurkeztu beharko da gero (PSD edo TIFF).
Irudi irabazlearen egileak honakoa irabaziko du: Koadrilen Eguneko kamiseta, bazkaria eta otordua itzaletan egiteko aukera.