Gaur hasiko da Donibaneko Euskal Kultur Astea, antzerki emanaldi batekin

Gaur hasiko da Donibaneko Euskal Kultur Astea, Bixi-Bixik antolatuta. Badia antzerki taldearen lan batekin hasiko da, zinema zaharrean, 18:30etik aurrera. Etzi arratsaldean, berriz, Koldo Izagirre idazleak Lana, kantua eta tiroak izeneko hitzaldia emango du Victor Hugo Etxean, 19:30etik aurrera. Toki eta ordu berean, etzidamu, Trintxerpe, galiziarrak Euskal Herrian dokumentala eskainiko dute, eta ondoren solasaldia egongo da. Azkenik, igandean, jai handia egingo dute Donibanen. Goizeko 10:00etan dultzaineroak irtengo dira, kalerik kale ibiltzeko, eta ordubete beranduago trikitilariak. 11:30etik aurrera, dantzari txikiak irtengo dira Meipitik. Arratsaldean, berriz, sagardo dastaketa egingo dute plazan, trikitilariek eta txistulariek lagunduta. 17:30ean hasiko dira jaialdiarekin. Egun osoan zehar herriko artisauek euren produktuak erakutsiko dituzte. Eguraldi txarra eginez gero, ekitaldi guztiak pilotalekuan egingo dituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.