Elizalde ikastetxeko Xabi Belaunzaranek irabazi du Liburu Gaztea book trailer lehiaketa
http://www.youtube.com/watch?v=co0ysc68zBA&feature=youtu.be
Galtzagorri Elkarteak antolatzen duen Liburu Gaztea lehiaketa Xabi Belaunzaran oiartzuarrak irabazi du. Elizalde Herri Eskolako DBH 4ko ikaslea da Belaunzaran eta Koldo Zuazoren Neure buruaren alde eleberriarekin egindako book trailerrarekin lortu du saria.
Ikasturte honetan Gipuzkoako DBHko 22 ikastetxek parte hartu dute eta guztira 883 lagunek bozkatu dute. Hautatuak izateko ikastetxe kategorian 167 book trailer, eta norbanakoen kategorian 15 book trailer aurkeztu dituzte.
Ekimen honek bi helburu ditu: batetik, Gipuzkoako DBHko gazteen irakurtzeko zaletasuna sustatzea eta bestetik, euskarazko gazte literatura zabaltzea.