Udalak kudeatuko ditu Jaurlaritzaren aparkalekuak
Hondarribiko Udalak kudeatuko ditu Portu auzoko aparkalekuak, Eusko Jaurlaritzak horretarako baimena eman eta gero. Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak eman zuen horren berri ostiralean, belaontzietarako arrapala eta plataforma martxan jartzeko Hondarribira egindako bisitan. Ramon Iribarren pasealekuko, Europa pasealekuko eta Hondarribiko Portuko Benta eremuko jabari publikoa okupatuko ditu udalak, hiru urtez, aparkalekuak kudeatu eta ustiatzeko.
Oregik argitu zuenez, udal-kudeaketak egun Euskadiko Kirol Portuen erabiltzaileei eskaintzen zaizkien lekuak gorde beharko ditu. Guztira, 1.180 aparkaleku dira hitzarmenari esker udalak kudeatuko dituenak.