Oinezkoentzako eta bizikletentzako bideen xehetasunak emango dituzte Elitxun
Gain Gainean parkearen bigarren fasearen barruko proiektua izango dute hizpide datorren asteazkenean (hilak 5) Elitxu auzo elkartean (19:30ean). Bertan oinezkoentzako eta bizikletentzako bideen xehetasunak emango dituzte udal teknikariek eta proiektuaren arkitektoak Jose Antonio Santano alkatearen hitzen ondoren.
Inguruko bizilagunei zein irundar guztiei irekita dago bilera eta bukaeran zalantzak galdetzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.