Kontsumo arduratsua eta hondakinak izan dituzte hizpide Lezoko ikasleek
Udal Areto Nagusiak bisita berezia jasio zuen ostiralean. Lezo Herri Eskola, Lezo Institutua eta Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleen ordezkaritza izan zen bertan kontsumo arduratsuaz eta hondakinetaz mintzatzeko udal ordezkariekin, Udala-Eskolak Foroaren barruan. Eskolako 21 agendan landu dituzte bi gai horiek ikasleek, eta ikasturtea amaitzear dagoela eta egindako lanaren berri ematera joan ziren udaletxera.
Hondakinen gainean lanean aritu ziren orain bi urte Lezoko ikasleak Agenda 21 egitasmoaren barruan, eta ostiraleko saioan orduan hartutako konpromisoak birpasatu eta hoberantz egin duten aztertu zuten. Gaiaren gainean Lezoko udalari egin zizkioten eskaerak bete diren ere aztertu zuten.
Hiru ikastetxeetako ikasleek eskola barruan zein kalean hamaika ekimen burutu dituztela zehaztu dute udaletik, “guraso, senide eta herritarrak ere inplikatu dituzte euren lanetan. Honela, herriko festa eta ospakizunetan hondakinak gutxitu eta berrerabiltzeko jarduerak antolatzeko beharrraz ohartu dira, eta baita herrian edo eskualdean ekoitzutako produktuak kontsumitzearen garrantziaz”.
Hurrengo ikasturtean kontsumo arduratsuaren gainean lanean jarrituko dute Lezoko ikasleek Agenda 21 programaren barruan.