
Oiartzunen kontrako kanporaketan aurrera egitea lortu du Errenteria-Oreretak, eta finalerdietarako sailkatu da. Oiartzungo Madalensoron berdindu egin zuten, baina aurreko bi partida irabaztetik joan zen Errenteria, eta horrek eman zion finalerako txartela. Larruzko paletan 31-35 irabazi zuen Errenteriak, eta pala motzean, 40-36 galdu.
Partida horretan minutu bateko isilunea egin zuten, Antonio Fustoren omenez. Pablo Fusto palista profesionalaren aita zen Antonio. Zinta beltzak jantzi zituzten jokalariek zein epaileak.
Jose Antonio Zuloaga esku pilota oroitaldia abian
Bihar hasiko da Jose Antonio Zuloaga esku pilota oroitaldia, Benjamin eta Alebin mailako bi partidekin: Egiguren-Elosegi Alsua-Alsuaren kontra (benjaminak), eta Etxeberria-Aranburu Odriozola-Salegiren (alebinak) kontra. Hain zuzen, bi maila horiekin batera, Haur eta Kadeteek ere jokatuko dute esku pilota oroitaldi horretan. Biharko partida 19:00etan hasiko da Fanderiako frontoian.
Datozen asteetan, beraz, partidak izango dira Fanderian, astelehenetik ostegunera, 18:30etik aurrera. Kadete mailako finalak hilaren 22an jokatuko dituzte.
Behin, gaztetxoen mailetako partida bukatzeko, Gazte, promesa eta afizionatuen kategorietako partidak hasiko dira, eta horiek finalak uztailaren 22an, Madalen Jaietan, jokatuko dituzte.