
Paco Castroren akuarela bat
Akuarelen artea izeneko erakusketa zabalduko dute gaur arratsean Amaia KZko erakusketa gunean. Uztailaren 14ra arte izango da zabalik. Espainiako Estatuko zortzi margolariren lanak jarriko dituzte bertan, 40 denera, eta akuarelen teknikaren berri izateko aukera izango dute irundarrek erakusketaren bidez, udalak esan duenez.
Joan Coach, Teresa Jorda, Josep Cruañas, Laurentino Marti, Alberto R. de Burgos, Francisco Castro, Manuel Jimenez eta Anet Duncan dira lan horien egileak. Erakusketaren ordutegia honakoa da: asteartetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara, eta igande eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era (astelehenetan itxita dago).