Orereta Ikastolaren Eguna izango da etzi

Ikasturtea amaitzearekin batera, Orereta Ikastolaren Eguna egingo dute, etzi, Zamalbideko eremuan. Ikasleek hainbat ekitaldi prestatu dituzte: dantzak, bertsoak, koreografiak… eta dena prest edukiko dute iganderako. Eguerdian, gainera, bazkaltzeko elkartuko dira, eta 300 lagun biltzea espero dute. Orereta Ikastolatik guraso, ikasle, ikasle-ohi, bazkide, langile eta herritar guztiak animatu dituzte ekimen horretara joatera. Autobusak ere izango dira 11:00etatik aurrera, eta 16:00etatik aurrera, ordu erdiro. Gainera, hori erabiltzea gomendatu dute, aparkalekua betetzen delako. Egitaraua
  • 11:00: Futbol partidak.
  • 12:00: Presidentearen ongi etorria.
  • 12:15: Ikuskizunak: Haur Hezkuntzako ikasleak.
  • 13:00: Hip hop emanaldia eta mozorro desfilea.
  • 13:15: Mendi eskola lehiaketa: sari banaketa.
  • 14:30: Bazkaria, ikastolako jangelan.
  • 16:30: Ikuskizunak: Lehen Hezkuntzako ikasleak.
  • 16:55: Argazki rallya: sari banaketa.
  • 17:00: LH 3. mailako ikasleen kantak.
  • 17:15: Xirula Mirula ikasle rock taldea.
  • 17:15: Estanga anai-arreben kontzertua.
  • 18:30: Amaiera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.